Udan, jendeak bere paradisuak eraikitzen ditu, eta ausartzen ez delako edo denborarik ez duelako ikasturtean zehar egin ezin dituen gauza guztiak egiten ditu. Gainera, mundu guztiak amesten du alaitasun eta zorion hori bere eguneroko bizitzara eramatea.
Udaren «iheskortasunari» urte osoan zehar eusteko gogo horrek frustrazio batzuk dakartza berekin, eta frustrazio horiek ere islatzen dira lan honetan, non une dramatikoak eta ikusleen barre-algarak pizten dituzten beste une batzuk nahasten diren. Azken finean, komedia sentsual, ganberro eta sentimental bat da.