"FORMATIK HARATAGO", exposición de Mikel Lertxundi

Durango 2025(e)ko otsailaren 14(e)tik 2025(e)ko martxoaren 30(e)ra
  • "FORMATIK HARATAGO", exposición de Mikel Lertxundi

Otsailaren 14an, ostirala, 18:30ean erakusketaren irekiera ekitaldia izango dugu. Artistak bisita gidatua eskainiko du.

Harriak. Ura. Burdina. Sua. Egurra. Airea. Naturaren elementu hauek dira Mikel Lertxundiren erakusketa honen osagaiak. Formatik haratago eramaten gaituztenak.

Ohikoa izaten da, Euskal Herriko plaza, lorategi eta abarretan Lertxundiren eskultura batekin topo egitea. Izan ere kale eskultura ugari ditu gure herrialdian eta atzerrian. Tamaina handikoak izaten dira, baina Arte eta Historia Museora ekarri dituen obrak begirada gizatiar batera eramaten gaitu, tamainaz txikiagoak diren obrak eta intimoagoak bezala izendatu ahal ditugunak. Eskulturetatik aparte, oleoak, ur-kolorea eta ikatza, tinta, argazkiak eta pintura akrilikoak aurkituko ditugu. Naturatik datozen harriak, zura eta burdinarekin nahastuta, Lertxundiren izaera galdu gabe, alegia.

Naturaren koloreak eta formak nahastu egiten dira. Bildutako obrak horrelakoak dira: organikoak, biziak, fisiologikoak, errepikakorrak baina desberdinak, sinuosoak eta zurrunak. Hau da; natura, formatik haratago.

Garazi Arrizabalaga Cabrerizo
Durangoko Arte eta Historia Museoko koordinatzailea


Laburrean

Non