GINEBRAS indie-rock eszena nazionaleko talderik dibertigarri eta lotsagabeena da. Dibertigarria, ondo pasatzen dakitelako, beti puntu inuzente horrekin, eta lotsagabea, nahi dutena egiten dutelako. Iaz ¿Quién es Billie Max? diskoa argitaratu zuten, Alex Turner edo Ansiedad udarako hain freskoak eta aproposak diren kantak dituena.