Dantzaz konpainia gipuzkoarraren programa berritzaile bat da Hona, konpainiaren eta nazioarteko artista garrantzitsuen kolaborazioaren emaitza, eta ohiz kanpoko bi pieza koreografiko aurkezten dizkigu, bakoitza bere identitatearekin eta ikuspegi artistikoarekin.
Hona izenburuaren bidez islatu egin nahi dute konpainiak gaurkotasunaeta "hemen eta orain" gertatzen dena dantzaren bidez aztertzeko asmoa. Hala, publikoa bidaia emozional eta bisual batera eramango dute Hondo eta Aire sakona obrekin. Esperientzia paregabea eskaintzen du pieza bakoitzak, sormenak eta piezen sortzaileen ikuspegiak markatua, eta hainbat gaitan sakonduko da, hala nola amildegia, misterioa eta askatasuna.
Fitxa artistikoa:
HONDO
Koreografia: Paolo Mohovich
Zuzendaritza artistikoa eta koreografia-aholkularitza: Adriana Pous
Musika: Johan Johannson
AIRE SAKONA
Koreografia: Jacek Przybylowicz
Musika: Adam Walicki
Jantzien eta eszenografiaren idea: Jacek Przybylowicz