Emakume berberaz maiteminduta dauden bi galai, modan egoteagatik elkarren lehian dabiltzan bi dama, ezin txundituago dauden mirabeak baina nagusien zerbitzariak nahasten dituztenak, ezer ulertzen ez duten gurasoak eta lagun aprobetxategiak dira komedia dibertigarri eta dotore honetako pertsonaiak. Livornoko familien artean, uda oporretan pasatzea uko egin ezinezko gizarte-jarduera da, eta Toscanara joateko azken orduko prestaketak guztiz azkarrak dira…
Eduardo Vasco Antzerki Klasikoko Konpainia Nazionaleko zuzendari ohi eta Teatro Españoleko egungo zuzendariak errepertorio klasiko unibertsalekoa den antzezlan hau zuzentzen du, Italiako antzerki komikoaren berritzaile handietakotzat hartu den Carlo Goldonik (1707-1793) idatzitakoa.
Iraupena
90 minutu
Fitxa artistikoa
De | Egiletza: Carlo Goldoni. Dirección y versión | Zuzendaritza eta bertsioa: Eduardo Vasco. Intérpretes | Antzezleak: Jesús Calvo, Elena Rayos, Rafael Ortiz, Mar Calvo, Juan Carlos Talavera, Alberto Gómez Taboada, Celia Pérez, Anna Nácher, Manuel Pico. Movimiento | Mugimendua: José Luis Massó. Escenografía | Eszenografia: Carolina González. Vestuario | Jantzitegia: Lorenzo Caprile. Iluminación | Argiztapena: Miguel Ángel Camacho. Música y canciones | Musika eta abestiak: Eduardo Vasco. Fotos | Argazkiak: Vanessa Rabade. Una coproducción de Noviembre Teatro y Teatro Español.