RACE mugimendu eta testu proposamen bat da, hitza keinu bihurtzen duen narrazio fisiko bat, mugimendua eta dantzaren bitartez. RACE identitateaz ari da. Artistak bere burua nola ikusten duen hausnartzen du, definitzen duten balioak zeintzuk diren aztertuz. Generoak erabakitzen du zer espero den, zer onartzen den eta zer baliatzen den emakume edo gizon batengandik testuinguru jakin batetan. Kirol-formatu batekin, lasterketa bat antzeztuz, atleta bakarti bat, irteera-posizioan hasten da… eta dagoeneko desabantailarekin ateratzen dela iruditzen zaio. Distantzia luzeko lasterketa bat, umorea, indarra eta sentiberatasuna lantzen dituena.
Helduentzako ikuskizuna.
Gazteleraz.
Doan. Ez da beharrezkoa aurretik izena ematea edo gonbidapena jasotzea. Edukiera mugatua.
Kultura Sailaren eskutik.