Jazzaldia 2025: SOUL CREAM

Donostia-San Sebastián 2025(e)ko Otsailak 14
  • Jazzaldia 2025: SOUL CREAM

Donostiako Jazzaldia 2025 jaialdiaren egitarauaren barne.

David Cid (pianoa), Nicolas Alvear (gitarra), Guillermo Elizaga (bateria), Nicolas Andino (tronpeta)

Oinarrian Nico Alvear, David Cid eta Guillermo Elizagak osatutako hirukotea da hau, gerora Nico Andino elkartu zaiena haizeetan, soinu bizia eta groovez beterikoa sortzeko. Blues, funk eta soularen eraginpean, eta Jazz ukituekin, talde honen musikak esperientzia inguratzailea eskaintzen du; nota bakoitzaren erritmoan mugitzera gonbidatzen gaitu, musika beltzaren esentziarekin bat eginda.

Lau musikari hauek Donostian ezagutu zuten elkar, goi mailako kontserbatorioan ikasle zirela, eta, 2022an, lehen kontzertua antolatu zuten talde gisa. Harrezkero, nazio mailako hainbat hiritan ibili dira, besteak beste Gasteizen, Bartzelonan eta Logroñon.

Talde hau entzuten dugunean, Soulive eta RH Factor bezalako taldeak edo Larry Goldings eta Miles Davis bezalako musikariak datozkigu burura. Andino, Alvear, Cid eta Elizaga moldakortasun handiz baliatzen dira bluesaren eta Jazz tradizionalaren lengoaiaz, beren esentziari eutsita soinu modernoagoa eskaintzeko.


Laburrean

Non