Bakarrizketa honek arratsaldea barre-algaraz gozaraziko dizu, umore-sen paregabe eta bikainarekin gizartearen estereotipoak jorratuz. Apustu seguru, natural eta dibertigarria... Gehiagorako gogoz utziko zaitu!!!
Fitxa artistikoa:
CORIA CASTILLO Madrilgo aktore eta umorista. Interpretazio ikasketak egin eta 13 urterekin hasi zen antzerkian. 2009tik aurrera, ibilbidea komedian zentratu, eta estatu-mailako hainbat bakarrizketa lehiaketa irabazi ditu, hala nola Cadena Ser katearen bakarrizketa lehiaketa ospetsua, eta Hoy por hoy Madrid saioan kolaboratzen du. Zirkuko zeremonietako maistra gisa lan egin du, eta komedia- eta inprobisazio-showetan kolaborazioak egin ditu. 2022an estreina egin zuen protagonista gisa Movistar Plusen “Fácil” telesailean, eta 2024an Feroz sarien 11. gala aurkeztu zuen