ADI: pieza honek irudi estroboskopikoak, indarkeria, sexu-eduki esplizitua, hitz iraingarriak eta gogaikarriak izan daitezkeen soinuak ditu.
Gomendatutako adina: +18 urte
"HIT ME IF I’M PRETTY edo printzesa modernoa"* bakarlan performatikoa da, non Nicolas Maquiavelo eta Antonio Gramsciren printze irudia feminizatu eta sexualizatu baitzen, ederra bezain oldarkor, maitatu eta ikaragarria, hegemoniko eta kontrahegemonikoa den printzesa interpretatuz, mundua ezagutu eta ulertu, maitasuna eta sexua zer diren jakin, eta desengainatu, umiliatu eta traizionatua izan ondoren, bere gaztelura itzuli eta alderdi iraultzailearen zerbitzura desiratuaren (bere botere politikoa eta limurtzeko ahalmena) subiranotasuna aldarrikatzen duena. Berezko hiztegi militarra, hipotetikoa, politikoki eta estetikoki irudikatua, hedatuz, femeninotasuna historikoki zehaztutako dimentsiotzat aurkeztu zuen, deseraikitzera bideratua ez dena, ezta, soilik, bere ukaziora ere, baizik eta aurrera egitera bere kritikaren bidez, sozialki “neskekin” lotutako guztia hala izan ez denaren baitaratze edota konkistaren dialektikarekin batera azalduz: zaurgarritasunetik oldarkortasunera, kolore arrosatik guda batean isuritako etsaiaren odolera. Beraz, nire printzesa modernoa handinahikeriaz erakusten da, baina baita samindua eta bere maila, bere mota eta bere klasearen kontziente izaki, eta jakinik, indarkeria, edertasuna bezalaxe, erasorako eta autodefentsarako arma legitimoa izan daitekeela sistema kapitalista batean bere sentimenduak, pentsamenduak eta eginak merkaturatzea eta haur kontutzat hartzea dakarren jazarpenaren aurka.
Juana Dolores
*JUANA DOLORES ordeztuz, massa diva per a un moviment assembleari (2019) [diva handiegia asanblada-mugimendu baterako], "HIT ME IF I’M PRETTY edo la printzesa modernoa" da Trilogia honen lehen zatia: LA MEVA FEMINITAT –ideologia, partit, constitució– [Lehen Trilogia: NIRE FEMENINOTASUNA –ideologia, partida, eraketa–].
Egiletza (zuzendaritza, dramaturgia, interpretazioa): Juana Dolores
Zuzendaritza-laguntzailea: Amanda G. Eleuterio
Ikus-entzunezko diseinua: Amanda G. Eleuterio (Mordisco Estudio)
Ikus-entzunezko diseinu teknikoa: Martin Elena
Soinu-diseinua: Modest Ferrer (ETM)
Akonpainamendu artistikoa: Sandy Moldavia
Argazkia: Amanda G. Eleuterio
Ekoizpena: CASTILLO DE DIAMANTE
Koprodukzioa: Teatre L’Artesà (2021), Temporada Alta (2022), Festival Grec (2023)¿¿Nork lagundua: ICUB institutuaren (Institut de Cultura de l’Ajuntament de Barcelona) eta ICEC institutuaren (Institut Català de les Empreses Culturals – Kultura Saila, Kataluniako Generalitatea) Crea Beka 2021