Musikarekiko interesa modu ludiko eta dibertigarrian piztu nahi dugu, haur eta gurasoen arteko lotura afektiboa sendotuz musikaren bidez: kantak, mini ipuin musikalak, dantzak eta psikomotrizitate jolasak. Susana Cencillorekin.
- Izena emateko datak
- Noiztik: 2025/02/01 08:30 Noiz arte: 2025/02/15 11:00
Aurrez aurreko izen-emateak: edozein gizarte-etxe edo kirol-instalaziotan ere eman daiteke izena, frontoietan izan ezik”.
Prezioa: Bazk.: 1,00€ eta ez bazk.: 1,70€
- Haurrentzako jardueretan, haurrek bakarrik erosi beharko dute sarrera, edo izena eman. Adierazitako adin-tartea errespetatu.
- Lau urte bitarteko haurrei zuzendutako jardueretan, heldu baten laguntza nahitaezkoa da (heldu bakar bat haur bakoitzeko). Bost urtetik gora, berriz, helduen laguntza aukerakoa da.
- Ohartzen bazara haurraren jarrerak saioaren garapena eragozten duela, hobe duzu gelatik irtetea eta hurrengo batean saiatzea.
- Egiaztatu datuak erosteko edo izena emateko unean. Ez da aldaketarik edo itzulketarik onartuko beste une batean, jarduera eteteagatik edo aldatzeagatik izan ezik.
- Garaiz hasiko dira ikuskizunak. Saioa hasi ondoren ezingo da aretora sartu.
- Ezingo da ez jan ezta edan ere areto barruan, ezta argazkirik edo bideorik egin jardueretan, baimenik gabe.