Barakaldoko 2025eko Publiko Familiarrarentzako Arte Eszenikoen Programaren barne.
Adina: 5 urtetik gora
60ko urteetan, izarrei begira ematen du uda Tarak baserrian, astronauta izateko ametsetan murgilduta. Mundua espaziorako lehian ari den bitartean, aitonak kontatzen dizkion istorioekin liluraturik bizi da neskatoa. Baina egun batean, aitona ez dago, eta bere bizitzako eginkizunik garrantzitsuena bete beharko du: ilargia salbatzea, antzara-aldra berezi baten laguntzaz.
A la luna ikuskizunak antzerkia eta animaziozko zinea uztartzen ditu ipuin bati forma emateko, irudimena delako errealitatea eraikitzeko tresnarik onena. Hori dena txikientzako istorio txiki bat kontatzeko, kolorez eta dibertimenduz betea, eta, aldi berean, ikusgarria eta hunkigarria helduentzat.