Bilboko Udal Musika Banda: "Argia eta sua"

Bilbao 2025(e)ko Otsailak 16
  • Bilboko Udal Musika Banda: "Argia eta sua"

Bilboko Udal Musika Bandaren 2024-2025 denboraldiak 2024ko irailetik 2025eko apirilera bitartean hamasei programa biltzen dituen proposamena aurkezten du, aparteko hainbat kontzertu bereziz gain. Oraingo honetan, Euskalduna Jauregiko, Azkuna Zentroko, J.C. de Arriaga Kontserbatorioko auditorium tradizionaletan eta Arriaga antzokian joko du Bandak.

Bilboko Udal Musika Bandaren 2024/2025 denboraldi honek bere hiriari eta publikoari omenaldia egitea du helburu, bere ibilbide luzean izandako konplizitate partekatuagatik.

2024/2025 denboraldiak maila handiko gonbidatu izango ditu. Besteak beste, Paco Varoch piccolo ospetsua, Spanish Brass metal boskotea, nazioarteko musika-panoramako ganbera-talde dinamiko eta sendoenetako bat, Carlos Cano flautista kubatarra, Kebyart saxofoi laukote katalana, Noè Rodrigo Gisbert nazioarteko bakarlari eta perkusionista, musika garaikidean eta sortu berrian espezializatua, eta Bilboko Udal Bandako fagot eta flauta bakarlariak Jordi Ripoll Corella eta Juan Jesús Silguero Gorriti.

Denboraldiak aniztasuna ospatu nahi du eta Bilboko hiriarekin duen lotura edo konexioa, hainbat genero eta estilo biltzen dituen programazio aberats eta askotariko baten bidez.

Urrian, Bilboko Udal Musika Bandak Euskalduna Jauregiko zikloa abiatuko du, eta guztira 10 kontzertu eskainiko ditu.

Bandaren egutegiak otsailaren 16an jarraituko du, Ivan Meylemans belgikar zuzendari dinamikoak gidatutako "Argia eta sua" saioarekin. Indartsu jo du azkenaldi honetan zuzendari honek, eta Stravinsky, Graham, Janssen eta Maslankaren suari buruzko lanekin ausartuko da, bizitzaren motorrari argia eta energia ematen dioten partiturekin, emozioz betetako emanaldia izango da.

bilbao.eus

Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2025(e)ko Otsailak 16
  • LekuaEuskalduna Jauregia
    Abandoibarra Etorbidea, 4
    Bilbao
    Web
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Ikusi agenda Euskalduna Jauregia, Bilbao

Non