Diktadura betean, Espainiako Gerra Zibilaren ostean izandako feminizidio baten istorioa da VIVA!. Umorearen botere salbatzailea sekula ez ahaztu gabe, VIVA! ikuskizunak egintza indibidualetan dagoen erantzukizun kolektibo inplizitua aztertzen du, gizarte batek bere funtsa zuzentzeko, eraldatzeko duen gaitasuna.
VIVA! es la historia de un feminicidio cometido en plena dictadura, tras la Guerra Civil española. Sin olvidar en ningún momento el poder salvador del humor, VIVA! se interroga sobre la responsabilidad colectiva implícita en los actos individuales, sobre la capacidad de una sociedad a reparase, a transformarse.Eskola-jazarpenaz eta honek protagonistarentzat dakarren estigmatizazioaz hitz egiten du ikuskizunak. Alegiazko munduan, Odeta bere kabuz dabil, Polifemo ziklopeak eta Odiseok pertsonifikatzen dituzten itzalen eta argien artean. Pertsonaia zaintzaile horiekin biziko dituen egoerak irakaskuntza bat dira, eguneroko bere mundura bueltatu ahal izateko.Sortzeko gure gaitasuna urritzen duen egungo ezkortasunetik aldenduta dauden kontaketak sortzea ahalbidetzen duten imajinarioak eraiki eta bizitzeko gonbite bat da lan hau. Gudu berriak borrokatzeko, urrutiko lekuak konkistatzeko aukera ematen digun eta ezberdin egiten gaituen giza-ezaugarria nabarmentzen duen leku bat: imajinatzeko gure gaitasuna.