Meri ama izan berri da. Bederatzi hilabetez bere baitan eraman duen haurtxo horren zaindaria izan da. Era berean, gertaera hori kezka eta zalantza ugariren iturri bihurtu da. Zer heziketa emango diot? Zer izango da hazten denean? Lortuko al du zoriontsu izatea?
Lari Produkzioak Zaintzaren dantza antzezlana estreinatuko du Azkuna Zentroan, haurrei eta gazteei zuzendua eta aniztasunean ardaztua.¿
Fitxa artistikoa:
Lari Produkzioak plataformak haurrentzako piezak garatzen ditu, aniztasunari buruzko lana jorratzeko. 2019an Azkuna Zentroan estreinatu zen Meri, Mari eta Lari ikuskizunarekin jaio zen. Antzezlan horrek sexu eta genero ugariak, familia-eredu desberdinak, gure beldurrak saihesteko era eta, azken batean, askatasuna ditu hizpide. “Zaintzaren dantza” lanak jarraipena ematen dio helburu horri, eta mezua zaintzaren eremu desberdinetara zuzentzen du: erantzunkidetasun-ereduak finkatuz, autozaintza eta autoestimua sustatuz, ingurumena zainduz eta desberdina dena babestea bultzatuz, eredu sozial inklusibo baten bidez.