Klasikoak, modernoak eta bitxiak. Zinemaren istorio feministak zikloaren barne.
Segundo Lópezek aurreneko aldiz uzten du atzean bere jaioterria, Cáceres, ama Madrilera bidean hil ondoren. Han, “Chirri” nerabea ezagutuko du, bere bizitza aurrera ateratzeko asmoz hiriburuan egiten dituen ibileren konplize bihurtuko dena. Ana Mariscal aktoreak, Espainiako zinemaren aitzindariak, zuzendu, idatzi eta ekoiztutako lehen film hau kutsu neorrealistako tragikomedia bat da, eta bi aktore ez-profesional ditu protagonista.
Fitxa teknikoa: