Hemengo mago bi, Alain Zulaika (Elgoibar) eta Rubik (Arrigorriaga). Biek euren talentuak Abusun estreinatuko duten “Twobascos” proposamen bakar batean batzea erabaki dute. Ikuskizunak kultura, identitatea eta magia uztartzen ditu, mota guztietako publikoari barre, izu, harridura eta liluraz betetako esperientzia eskainiz.
Informazioa: abusu@arrigorriaga.eus