Igone Mariezkurrena (Pasai Donibane, 1985) kazetari eta antropologoak Pakistanera egindako hainbat bidaiatan behatu eta dokumentatutako errealitateen berri jasotzen du “Indusen ibaibideak” kazetaritza lanak. Guztiek dute zerikusia krisi klimatikoak Indus ibaiaren arroan bizi diren jendeen bizitzetan duen inpaktuarekin eta horren alderdi sozialarekin. Generoa eta giza eskubideak zeharlerro garrantzitsua dira erakusketa formatua duen ikerketa lan honetan.