Klandestinak Zikloa

Pamplona/Iruña 2025(e)ko otsailaren 21(e)tik 2025(e)ko ekainaren 6(e)ra
  • Klandestinak Zikloa

Zer da Klandestinak?

Klandestinak ziklo kulturalaren helburua Iruñeko hainbat emakume-kolektiboren istorio isildu eta ahaztuak berreskuratzea eta ikusaraztea da. Espazio handietako kultur eta aisialdi eskaintzatik urruntzen den jarduera programa da, ekintzak aretoetan eta kaleetan eskaintzeko. Ekintza horietan tokiko konpainiek eta artistek parte hartuko dute, baita hiriko historialariek ere.

Hiri-antropologiatik eta feminismotik landutako kultur programazioa da, Amaia Nausia Pimoulier Iruñeko emakumeen historian aditu eta Historian doktorearekin lankidetzan, eta Iruñeko emakume askoren ekarpen isildu eta baztertuen balioa azpimarratzea du helburu, kontazikun historiko hegemoniko eta patriarkala hankaz gora jartzen. Historiaren eta arte eszenikoen bitartez, emakumeen borroka eta hainbat egoera sozialetan jokatzen duten papera erakustea du helburu, publikoaren hausnarketa eragiteko.

Mikroguneak

Mikroguneak Iruñeko mikroespazio kulturalen sarea da eta haren helburua eskaintza artistiko berritzaile eta disruptiboa programatzea da, elkarlanean eta modu bateratuan, herritarrak kezkatzen dituzten gaien inguruko eztabaidak eta pentsamendu kritikoa bultzatzeko.

Sarea hiriko lau mikroespazio kulturalek bultzatzen eta osatzen dute: Antartika Kultur Container, Katakrak, Geltoki eta Teatrolari. Sarearen sorreraren bitartez, lau espazioek indarrak batu nahi dituzte, beren proposamenek hirian eragin kultural eta sozial handiagoa izan dezaten. Mikroguneak hurbileko kultur eskaintza alternatibo eta berritzailea proposatzen du, Iruñeko kaleetan arnasten den kulturarekin bat eginez, gizarte eta kultur sareekin lankidetzan eta kultura zein aisialdi gune handien eskaintzatik urrun.

EGITARAUA 

Klandestinak #01 > Errepresaliatuak | Represaliadas

  • 2025/02/21
  • 19:00
  • Calle Barquilleros 2, Iruñea

Klandestinak #02 > Putak | Putas

  • 2025/02/28
  • 19:00
  • Portalapeko belena, Iruñea


Klandestinak #03 > Aitzindariak | Pioneras

  • 2025/03/07
  • 19:00
  • Plaza San Francisco, Iruñea

 

Klandestinak #04 > Erasotuak | Violentadas

  • 2025/03/15
  • 19:00
  • Plaza Virgen de la O, Iruñea


Klandestinak #05 > Disidenteak | Disidentes

  • 2025/03/21
  • 19:00
  • Plaza San José, Iruñea

Klandestinak #06 > Sorginak! | ¡Brujas!

  • 2025/04/04
  • 19:00
  • Portal de San Nicolás (Taconera), Iruñea

Klandestinak #07 > Langileak | Obreras

  • 2025/05/02
  • 19:00
  • Santiago Plaza, Iruñea


Klandestinak #08 > Neskameak | Criadas

  • 2025/05/16
  • 19:00
  • Carlos III cruce con calle Leyre, Iruñea

Klandestinak #09 > Artistak | Artistas

  • 2025/05/23
  • 19:00
  • Pasarelas del Arga, Iruñea


Klandestinak #10 > Emaginak | Parteras

  • 2025/06/06
  • 19:00
  • Parque del Mundo, Iruñea

Laburrean

  • Mota Bestelakoa
  • Data 2025(e)ko otsailaren 21(e)tik 2025(e)ko ekainaren 6(e)ra
  • Ordutegia19:00
  • LekuaPamplona/Iruña
  • Zenbatekoa8€ / 12€
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaElebietan
  • Ikusi agenda Pamplona/Iruña

Non