"Las Dostoyevski. Binólogos de humor"

Urduliz 2025(e)ko Otsailak 21
  • "Las Dostoyevski. Binólogos de humor"

"Gurutze Beitiak eta Maribel Salasek zenbait alderdi bitxiren ezkutuko kontuak kontatuko dizkigute, beren esperientzia pertsonaletatik abiatuta, gizakiaren psikologia eta testuinguru sozialaren azterketa eginez, eta hori guztia, umorearen eta kritikaren ikuspegitik.

Las Dostoyevsky antzezlanean, telebistan zaildutako emakume bati buruz hitz egingo digute, bai eta gaztetasunaren tiraniak 50 urtetik gorako emakumeentzat dakarrenari buruz ere. Ez duzu sinetsiko! Edo bai, telebistako programetan zaildutako emakume honek bere bizitzaren ibilbide bat egingo digu-eta, eta mundutxo horri buruz duen iritzi pertsonala emango digu. Ez duzu sinetsiko zein pertsona ezagunekin bizi izan dituen esperientziak! Ba al dago bizitzarik berrogeita hamar urte bete ondoren? Bai, baina izen hau izan dezake: "Lorik ez egiteko istorioak". Emakumeok ikusezin bihurtzen garenean."

 

 

 

 

 

 

urduliz.eus

Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • Data 2025(e)ko Otsailak 21
  • Ordutegia20:00
  • LekuaUrdulizko Kultur Etxea
    Aita Gotzon, 16 bis
    Urduliz
    Web
  • Zenbatekoa10 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaGaztelania
  • Ikusi agenda Urdulizko Kultur Etxea, Urduliz

Non