LOS SECRETOS

Santurtzi 2025(e)ko Otsailak 21
  • LOS SECRETOS

Gau paregabe batean, Espainiako musikako talderik garrantzitsuenetako baten jaiotzaren, amaieraren eta berpizkundearen lekuko izango gara, taldearen historia ez ezik hainbat belaunaldiren historia ere osatzen duten abestien bidez.

Los Secretos, 2025ean ere geldiezinak!

2024an 100 kontzertutik gora eginez, kritikariak eta ikusleak mendean hartu ditu Los Secretos taldeak. Orain, Santurtzira heldu dira euren bizitzaren, musikaren eta horren guztiaren parte izan zirenen historia kontatzera.

Haien ikurra izan diren kantak partekatuko dituzte, hala nola, “Déjame”, “Pero a tu lado” edo “La calle del olvido”, eta dagoeneko entzule guztien arreta eta txera bereganatu dituzten kanta berriagoak ere. Emanaldi hunkigarria izango da eta bertan ahaztezinak diren Alvaro Urkijo, Ramón Arroyo eta Txetxu Altuberen  gitarren soinua; Juanjo Ramosen baxua, Jesús Redondoren Piano aparta eta Santi Fernandezen bateria nekaezina izango dira.

Aukera paregabea izango da gazteleraz kantatzen duen musika talderik garrantzitsuenetariko horren jaiotza, amaiera eta birjaiotza gogoratzeko, taldearenak ezezik, belaunaldi batzuen historiaren parte diren kanten bitartez.

Egilea: Los Secretos
Artistak: Artistas: Álvaro Urquijo, Ramón Arroyo, Jesús Redondo, Juanjo Ramos, Santi Fernández. Txetxu Altube, Javier Orán, Cecilia Gala.

santurtzi.net

Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2025(e)ko Otsailak 21
  • Ordutegia20:00
  • LekuaSerantes Kultur Aretoa
    Máximo García Garrido, 13 Behea
    Santurtzi
    Web
  • Zenbatekoa34 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaGaztelania
  • Ikusi agenda Serantes Kultur Aretoa, Santurtzi

Non