Jazzaldia 2025: Pablo Maza Quartet

Donostia-San Sebastián 2025(e)ko Otsailak 21
  • Jazzaldia 2025: Pablo Maza Quartet

Donostiako Jazzaldia 2025 jaialdiaren egitarauaren barne.

  • Oharra: Doako sarrera, edukiera osatu arte. Gonbidapena kontzertuaren egun berean eskuratu beharko da, 16:00etatik aurrera Lugaritz Kultur Etxeko leihatilan.

Pablo Maza (saxo tenorra), Eneko Diéguez (saxo altua), Jorgito Sánchez (kontrabaxua), Eneko Arbea (bateria)

Pablo Maza Quartet 2023an sortu zen. Taldeak, jarrera lotsagabe eta apartekoarekin, soinu berriak arakatzen ditu bere egile gogokoenak omenduz. Ornette Coleman, Don Cherry eta Thelonious Monken piezak berrinterpretatzen hasi zuten beren ibilbidea, eta Lennie Tristano, Lee Konitz eta Warne Marshen musikaren inguruan lan egin dute azken urtean. Laukote honek beti egiten du lan ikuspegi berritzaile batetik, inprobisazioari eta espontaneotasunari garrantzi handia emanez, Jazzaren eta bluesaren esentzia inoiz galdu gabe.

Hainbat hilabetez kontzertuak eman ondoren sortze-prozesuan murgilduta dabil taldea, lau kideen gustuak uztartzen eta bebop, free Jazz, Jazz garaikide eta musika tradizionalaren arteko elkarguneak bilatzen.


Laburrean

Non