"SCROOGE y los fantasmas" Khea Ziater konpainiaren haurrentzako lehen film eszenikoa da.
Charles Dickensen Eguberri kanta eleberriaren egokitzapen librea da, egungo garaira ekarria eta Khea Ziater-en sorkuntzen estiloan eta eran eszenaratua, kode zinematografikoek eta eszenak bat eginik. Kasu honetan, panpinak erabiltzen dituzte sorkuntzan.
Helduei zuzendutako muntaketak egiten aritu ondoren, konpainiak haurrentzako antzerkira eraman nahi du formatu zinematografikoa, plano estetikoan eta narratiboan dramaturgia eta zinematografia batzen dituen proposamen batekin.
Ebenezer Scroogeren istorioa da, diruarekin obsesionatuta dagoen bankari berekoi eta zekena, eta maitasunean sinesteari utzi diona. Gau batean, Roberta enplegatuari egun librea kendu ondoren, harek bere alaba gaixoaren urtebetetzea ospatu nahi baitu; Scroogeri hil berri den bazkidearen mamua agertuko zaio, Marley zekena. Honek salbatzeko azken aukera bat eskainiko dio Scroogeri, hiru mamu bisitatzea proposatuz.
Haiekin batera, Scroogek bere iragana berpiztuko du, orainaz jabetuko da, eta espero duen etorkizun tristeari erreparatuko dio. Hala ere, azkenean, mamuekin egingo dituen bidaiei esker, Scrooge eskuzabal, bizi eta maitagarri bihurtuko da.