2019an, Dani Nel.lo saxofoi jotzaile bartzelonarrak eta Chris Corcorcan gitarra-jotzaile londrestarrak bat egin zuten Mike Sanchezekin, Europako Rhythm & Blueseko artista garrantzitsuenetako batekin. Lotura musikala berehalakoa izan zen; Corcoran, sustrai afro-amerikarreko musiken ahotsa, XX. mendearen erdialdeko gitarristen energia bildu eta gaurdaino eramaten ditu. Nel.lok, bere aldetik, parametro estilistiko berberekin jolasten du bere saxoarekin, eta R&B, R&R eta Souleko saxofoi jotzaile erraizaleenen tradizioari jarraitzen dio. Estilo horiek Europatik ikusteak egiteko modu berriak ekarri ditu, interpretatzeko modu berriak.
Nel.lo eta Corcoran zuzenean arituko dira Anton Jarl (Los Mambo Jambo, Rambalaya) bateriarekin eta Víctor Puertas (Koko-Jean & The Tonics) teklatuekin.
Dani Nel.lo musikariaren web ofiziala