La Ruina show bat da non bertaratutakoek eta gonbidatu bereziek beren pasadizorik deserosoena partekatzen duten jendaurrean: bikotekideak Whatsappetik utzi egin zuenean, bilera garrantzitsu batean lo hartu zutenean, taxilari batekin gaizki ulertu bat… Lagunek beti eskatzen dute afarietan kontatzea.
La Ruinan barre egiten dugu, bai, baina nolabait talde-terapia ere egiten dugu denok barruan loser bat daramagula ikustean.
Ignasi Taltavull & Tomàs Fuentes komiko eta gidoilariek gidatzen dute ikuskizuna, gonbidatu batek lagunduta.
La Ruinako mikroetatik euren miseria konpartitzera pasa dira Berto Romero, Facu Díaz, Marc Giró… Eta denok uste baino ergelagoak garela erakutsi digute.
Ikuskizun bakoitza desberdina eta iragarrezina da, eta gero eta jarraitzaile gehiago ditu. Denok badugu (gutxienez) munduak entzutea merezi duen hondamen bat.
Parte hartu ikuskizunean! Kontaiguzu zure “ruina” hemen: https://bit.ly/Participa_DONOSTIA