"Mentes Peligrosas" (Bilbo: Álex Clavero + JJ Vaquero + Leo Harlem + Hovik)

Bilbao 2025(e)ko otsailaren 22(e)tik 2025(e)ko otsailaren 23(e)ra
  • "Mentes Peligrosas" (Bilbo: Álex Clavero + JJ Vaquero + Leo Harlem + Hovik)

Aurreko biran lortutako arrakasta eta gero, 70.000 sarrera baino gehiago saldu baitzituen Estatuan zehar, 'Mentes peligrosas' ikuskizuna Euskalduna Bilbaora itzuliko da. Oraingoan, lau komiko ospetsu izango dira barre algaraz betetako saio berri hau eskainiko dutenak. Ikuskizunare helburu bakarra ondo pasatzea da, aspaldiko lagunekin berriz elkartzea izango balitz bezala, eta bertaratutakoak honen luxuzko lekuko direlarik. Bilboko Biltzar eta Musikaren Jauregiko Auditoriumean barre algarak entzungo direla bermatzen duen konbinazioa.

Euskalduna Bilbao 2024ko irailean hasi eta 2025eko abenduaren 7ra arte iraungo duen eta hiri ugari zeharkatuko dituen bira honen geldialdietako bat izango da, umorez beteriko bidaia. Bilboko saioan, Leo Harlem eta Álex Clavero ospetsuek euren egungo bira arrakastatsuak une batez geldituko dituzte ikuskizun berri honetan parte hartzeko, eszenatoki mota guztietan barreak eragiteko gai diren JJ Vaquero eta Hovik Keuchkerian umorista polifazetikoak lagun dituztela.


Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • Data 2025(e)ko otsailaren 22(e)tik 2025(e)ko otsailaren 23(e)ra
  • Ordutegia18:00 (02/22) + 21:00 (02/22) + 19:30 (02/23)
  • LekuaEuskalduna Jauregia
    Abandoibarra Etorbidea, 4
    Bilbao
    Web
  • Zenbatekoa34€ / 38€
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaGaztelania
  • Ikusi agenda Euskalduna Jauregia, Bilbao

Non