Nafarroako Orkestra Sinfonikoa: "Peru eta Otsoa"

Pamplona/Iruña 2025(e)ko Otsailak 22
  • Nafarroako Orkestra Sinfonikoa: "Peru eta Otsoa"

Pedro eta otsoa orkestra eta narratzailearentzako ipuin musikatua da, Sergei Prokofievek ondu zuena 1936an. Hain zuzen, neska-mutikoei orkestra bateko musika-tresnen tinbrea erakusteko helburuarekin egin zioten enkargua Prokofievi. Horretarako, Errusiako ipuin tradizional batean oinarritu zen, zeinak argumentu hau duen: Pedro aitonarekin bizi den mutikoa da, eta bere lagunak txoria, katua eta ahatea dira. Etxeak inguruan hesi bat du, eta basotik bereizten du, han otsoak bizi baitira. Lagunak lorategian jolasten dira, aitonaren ohartarazpenei jaramon egin gabe, Pedrok egun batean hesia igarotzen duen arte… Ipuineko pertsonaia bakoitzak musika-tresna eta doinu bat ditu lotuta. Zein diren ikusi eta entzungo dugu, bideo-ilustrazio eder batzuek lagunduta.


Nafarroako Orkestra Sinfonikoa
Iker Bengotxea, narratzailea. 
Pablo Urbina, zuzendaria. 
Javier Covo, bideo ilustratuak


IRAUPENA: 45 MINUTU



baluarte.com

Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2025(e)ko Otsailak 22
  • Ordutegia17:00 (gaztelaniaz) + 18:30 (euskeraz)
  • LekuaBaluarte Auditorioa
    Plaza Baluarte, z/g
    Pamplona/Iruña
    Web
  • Zenbatekoa10€
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaElebietan
  • Ikusi agenda Baluarte Auditorioa, Pamplona/Iruña

Non