"Renata"

Donostia-San Sebastián 2025(e)ko otsailaren 22(e)tik 2025(e)ko otsailaren 23(e)ra
  • "Renata"

Azken orduko albistea: Renata hil eta berpiztu egin da! Renata 133garren aldiz hil da; marrazoz betetako piszinara salto egin eta bururik gabe geratu denean. Lasai, berehala berpiztuko baita.

Renata etengabe hil eta pizten da, esku artean hil ala biziko misio bat daukalako. Pantailen artean desitxuratzen ari den sistema aldrebes baten erdian, lortuko ote du nola bizi ahaztu duen jendartea esnatzea?

Informazio gehiago: Kamikaz Kolektiboa.

Fitxa artistikoa:

  • Testua, zuzendaritza eta antzezpena: Erika Olaizola, Amancay Gaztañaga, Iraia Elias, Xanti Agirrezabala
  • Eszenografiaren diseinua: Ikerne Gimenez
  • Jantzien diseinua: Barbara Rasso
  • Argiztapenaren diseinua: Miriam Ubanet
  • Karakterizazioa: Xanti Agirrezabala
  • Atrezzoa: Dejabu panpin laborategia
  • Soinu banda: Alejo Orbegozo, Eñaut Gaztañaga
  • Produkzioa: Kamikaz Kolektiboa

Laburrean

Ikuskizunaren informazioa >>

Non