Andy kanpamentura joan da, jostailuak bakarrik utzita. Al McWhiggin jostailu baliotsuen bildumagile konpultsiboak Woody bahitu du. Buzz Lightyear eta gainerako jostailuek azkar jokatu beharko dute erreskatatu nahi badute. Erreskate operazioan hainbat arriskuri aurre egiteaz gain, egoera dibertigarriak ere biziko dituzte.