Ana Apika eskarmentu handiko kontalaria da, 25 urte baino geniago darama ipunak kontatzen. Pailazoa, Pedagogoa eta Aktorea ere bada. Kontalari bezala errepertorio handia dauka, haurtxoentzat, neska-mutilentzat eta helduentzat kontatzen du. Publikoarekin sentitzen duena partekatzea eta komunikatzea da kontatzean gehien gustatzen zaiona.
Ipuin saioari buruz
Ipuin klasikoak zein modernoak mozorroz beteta daudela ikusiko dugu saio dibertigarri honetan.
Kontalaria mozorratuta agertzen da, baina ez da hain erreza izango asmatzea"nor" den, ipuin batetik ateratako pertsonaia berezia bait da. Publikoan ere ezkututa dauden protagonista ospetsuak agertuko dira.
4-9 urte bitarteko umeei zuzendutako saioa. Izen-ematea, otsailaren 17tik 20ra, formulario honetan.