Danbolin Musika eta Dantza Eskolako ikasleen dantza-ekitaldia

Orio 2025(e)ko Otsailak 23
  • Danbolin Musika eta Dantza Eskolako ikasleen dantza-ekitaldia

Danbolin Musika eta Dantza Eskolako ikasleek dantza-ekitaldia emango dute kiroldegian

Otsailaren 23an, igandearekin, egingo dute urteko dantza-ekitaldia Danbolin Musika eta Dantza Eskolako ikasleek. Ohi bezala, Karela kiroldegian izango da, baina emanaldi jendetsua izaten denez, saioa bitan banatzea erabaki dute antolatzaileek: 13:00etan izango da lehen txanda, eta 17:00etan bigarrena.

Lehen txandan 4 eta 6 urte arteko 77 ikaslek hartuko dute parte, eta Euskara oinarri hartuta prestatu dituzten koreografiak egingo dituzte. Ondoren, 17:00etan, 7 eta 13 urte arteko 119 dantzari aterako dira eszenatokira, euskal dantzak eta bestelako koreografiak interpretatzera. Haiekin batera izango dira eskolako instrumentuko ikasle eta irakasleak, dantzei erritmoa jartzeko.

Harribil dantza-taldeak ere parte hartuko du ekitaldian, gonbidatu gisa.

orio.eus

Laburrean

  • Mota Dantza
  • Data 2025(e)ko Otsailak 23
  • Ordutegia13:00 eta 17:00
  • LekuaKarela Kiroldegia
    Orio
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Ikusi agenda Orio

Non