"Itzulera"

Oñati 2025(e)ko Otsailak 23
  • "Itzulera"

Ainara Gurrutxaga, Miren Alcalá, eta Urko Redondo, Dejabu konpainiako kideak eta sormen krisian daudenak, Mexikora joango dira dokumental bat grabatzera. Ezusteko gertakari batek zeharo aldatuko du bidaiaren norabidea ordea. Zein da bizitzaren benetako funtsa? Nola topatu norbere bidea? Lehenetsi al daiteke zaintza bizi garen sistema honetan? Zer paper du horretan komunitateak? Ba al du zentzurik sorkuntzak/artea egiteak estintzioruntz doan mundu honetan? Ba al dago esperantzarik? Abentura profesional eta pertsonal honetan planteatzen diren gaietako batzuk baino ez dira.

Itzulera, Dejabu konpainiaren proiektu eszeniko berria umorez, poesiaz eta akzioz betetako antzezlana da.

Auto-fikziozko obra honetan konpainiako kideak euren sormenaren eta identitatearen zentzua zalantzan jarriko dute. Konpainiak 2024an Mexikora egindako bidaia kontatzen du eta nola bertan jazotako ustekabeko gertakari batek, euren abenturaren norabidea aldatu zuen.

Zuzeneko road movie baten egitura du obrak eta etengabe jokatzen du errealitatearen eta fikzioaren artean. Eszenako aktoreez gain, zinemagile batek zuzenean irudiak sortu eta proiektatuko ikusleentzako emanaldi bakoitza esperientzia errepikaezin bihurtuz. Ipuin bat, non irudikatutakoaren eta bizitakoaren arteko mugak lausotzen diren, eta publikoa bidaia horren eta bere emaitzaren parte izatera gonbidatzen den.


Laburrean

Ikuskizunaren informazioa >>

Non