Adiskideen kolektiboak sorkuntza- eta pentsamendu-prozesuak ezagutzeko duen interesetik abiatuta, hilean behin, topaketa bat proposatzen dute museoaren programen parte diren sorkuntza garaikideko artista ezagunekin.
Hilabete honetako topaketak Juncal Ballestinen (Gasteiz, 1953-2015) figura eta artistaren artxiboa -Anesvadek 2021. urtean museoari dohaintzan emandakoa- izando du ardatz.
Elena Roseras. Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoaren Dokumentazio Zentroko arduraduna eta 'Juncal Ballestín. Artxiboa' argitalpenaren koordinatzailea.
Fernando Illana. Juncal Ballestín. Bizitza ariketa gisa erakusketaren komisarioa eta 'Juncal Ballestín. Artxiboa' argitalpenaren arduraduna.
Doako jarduera, toki mugatua. Erreserba egitea komeni da
Erreserbak 945 20 90 20 telefonoan eta artium.eus webgunean. Adiskideek WhatsApp zenbakian ere egin dezakete (747 488 488)