OHARRA: Jatorrizko hizkuntzan, euskarazko azpitituluekin.
Filmazpit Zineuskadi elkarteak finantzatutako euskarazko azpitituludun zinema zabaltzeko programa da, eta Donostia Zinemaldia, Euskadiko Filmategia eta Tabakaleraren laguntzarekin, Donostia Kulturak kudeatzen du.
Euskadiko zinemaldietan emandako zenbait film beren interesagatik hautatu, proiektatzeko eskubideak erosi eta euskaraz azpititulatzea aurreikusten du programak, baita zita hauetatik kanpo jaso edo emandako filmak aintzat hartzea. Helburua,material hau guztia interesa azaltzen duten kultur erakundeen esku kosterik gabe jartzea da, erakundeek film hauek jatorrizko bertsioan eta euskarazko azpitituluekin proiekzio ez komertzialetan eman ahal izateko.
Charlotte Wells / 2022 / Erresuma Batua / 98 min / 7 urtetik gorakoentzat
Sophiek duela bi hamarkada bere aitaren alboan bizitako oporraldi bat gogora ekartzen du. Poza eta barneko tristuraren arteko nahasketa dira oroitzapen horiek. Benetako eta irudimenezko oroitzapenen artean, ezagutu zuen aitaren irudia eta ezagutu gabe gelditu zen gizonarekin adiskidetzen saiatzen da.