Gasteizko Udal Musika Banda: "Ospa dezagun!"

Vitoria-Gasteiz 2025(e)ko Otsailak 26
  • Gasteizko Udal Musika Banda: "Ospa dezagun!"

Udal Musika Bandaren denboraldiko zazpigarren kontzertua. Oraingoan Isabel Rubio zuzendari ospetsua izango dugu gonbidatu bezala. Kontzertu honetan kontinente amerikarrera joango gara, bertatik etorri ziren eta gaurko egitaraua osatzen duten konpositore guztiak. Bertako erritmo, doinu eta dantzez blaituko gara, Julie Girouxen lanak kontatzen digun bezala; Europako oihartzunekin bat eginez, Alfred Reed entzungo dugun bezala. Kontzertuaren bigarren zatian, Roberto Sierrak eta Arturo Marquezek perkusioaren familia distiraraziko dute, kulturen batasun hori ospatuz. Kongak, guaratxak... baita pasodobleak ere. Leonard Bernsteinen arabera, Amerikako musikaren ezaugarria herri etorkinen eta autoktonoen arteko nahasketa aberatsa da. Gozatu eta ospatu batasun hau Gasteizko Udal Musika Bandaren erritmoan!

Zuzendari gonbidatua: Isabel Rubio

EGITARAUA

  • 'Second Suite for Band Latino-mexicana', Alfred Reed

          I. San Montuno.

          II. Tango (“Serenata Sargasso”).

          III. Guaracha.

  • 'Shine'*, Julie Giroux
  • 'Sinfonía No.3 La Salsa'*, Roberto Sierra

          I. Tumbao

          II. Habanera

          III. Danzas

          IV. Jolgorio

  • 'Conga del Fuego Nuevo', Arturo Márquez

* Udal Musika Bandak jotzen duen lehenengo aldia

 

Sarreren eta Abonuen salmenta Principal Antzokiaren lehiatilan eta web orrialde honen bidez izango da.

ABONUAK: uztailaren 23tik aurrera, 17.30etan hasita.

 

Informazio gehiago 24-25 Abonamendu Denboraldiari buruz


Laburrean

Non