Sangre y Klorofila "identitatea eta paisaia kulturala" kontzeptuen inguruan sortutako koreografia da, ikuspegi dramaturgikotik aberria eta sustraiak bezalako gaiak jorratzen dituena. Ameztoyren lanean inspiratuta, piezak irudi indartsuen multzoa aurkezten du, ikuslea naturarekin eta paisaiarekin dugun harremanaz hausnartzera gonbidatzen duena, baita haietan ditugun ideien proiekzioez ere. Sorkuntza honek hartzen dituen espazioak eraldatzen ditu, kolorez, ehunduraz eta poesiaz beteaz. Ñabarduretan delikatua eta fisikotasunean zorrotza den lan koreografikoa da, esperientzia estetiko eta emozional sakona sortzeko diseinatua.