Klasikoak, modernoak eta bitxiak. Zinemaren istorio feministak zikloaren barne.
Maya Deren dantzari eta koreografoaren eta haren senar Alexander Hammiden opera prima; XX. mendeko film esperimental ospetsuenetakoa. Ia aurrekonturik gabe Kaliforniako bere etxean 16 mm-tan filmatua, pelikula oniriko eta iradokitzaile honek underground zinema estatubatuarraren ama bihurtu zuen Deren.
Fitxa teknikoa:
Hizkuntza: ingelesa, euskarazko azpitituluekin
Londresko East End inguruan girotutako filma, bertako kale estuak, biltegiak eta merkatuak tartean direla. Mundutik isolatuta bizi diren bi zamaketari gor-mutu ditu protagonista, umeen etengabeko burlak jasan behar izaten dituztenak. Lorenza Mazzetti italiarrak zuzendua —1953an Kafka egokitu zuen bitan K eta The Country Doctor filmetan— Denis Hornerekin batera, metraje ertaineko film hau 1956ko otsailean proiektatu zen —O Dreamland (Lindsay Anderson, 1953) eta Momma Don't Allow (Tony Richardson eta Karel Reisz, 1956) filmez gain— Londresko National Film Theatren; Free Cinemaren inauguraziotzat hartzen da proiekzio hura.
Fitxa teknikoa:
Hizkuntza: ingelesa, euskarazko azpitituluekin