Ballet klasikoaren maitasun, traizio eta barkamen istorio biziena. Chaikovskiren musika bikaina eta Liam Scarlett koreografoaren eta John Macfarlane diseinatzailearen irudimen liluragarria uztartuz, Beltxargen lakua pantaila handian balletaren klasiko handi honetaz gozatzeko aukera paregabea eskaintzen du.
Ehizaldi batean, Sigfrido printzeak beltxarga saldo batekin egiten du topo. Haietako bat emakume eder bihurtuko da, Odette, eta printzea hartaz maiteminduko da. Baina Odettek, egunez beltxarga itxuran gatibu edukitzen duen konjuru baten biktimak, gauez bakarrik berreskura dezake bere giza forma. Rothbartek, Odetteren konjuruaren egileak, engainatu egiten du printzea, Odetteren berdin-berdina den Odile bere maitasuna aitor dezan, eta, horrela, ez dezan bete bere maiteari egin dion promesa. Betiko beltxarga izatera kondenatua, Odettek sorginaren araoa hausteko modu bakarra du.