Bilboko Inauteriak 2025

Bilbao 2025(e)ko otsailaren 27(e)tik 2025(e)ko martxoaren 4(e)ra
  • Bilboko Inauteriak 2025

Bilboko 2025eko Inauteriak otsailaren 27tik martxoaren 4ra ospatuko dira. 

Inauteriak edo Aratusteak, Bilbotar ospetsuen artean aukeratutako Farolin eta Zaranbolas pertsonaiei egiten zaien epaiketaz hasi eta sardinaren erreketaren ikuskizun klasikoaz bukatutzat ematen dira.

Bi ikuskizun hauen bitartean, sei egunetan zehar, Bilbok beste aurpegi txireneagoa adierazten digu, desfileak, mozorro-lehiaketak, kontzertuak, haur jolas eta tailerrak, kalejirak eta dantzaldiak antolatzen baitira.

Kartelen lehiaketa

Bilboko Aratusteak, otsailaren 27tik martxoaren 4ra ospatuko direnak, gero eta gertuago daude, eta horrekin batera, haien kartel ofiziala aukeratzeko unea ere bai. Gaur goizean, Bilboko Udalak antolatutako Kartel Lehiaketako sei kartel finalisten berri eman dira. Diseinu hauek jaialdia iragarriko duen irudi izateko lehian arituko dira.

Kartel irabazlea aukeratzeko botoak otsailaren 3tik 7ra eman ahal izango dira, aurrez aurre Abandoko Udaltegian (Barrainkua kalea, 5), eta online, otsailaren 3tik 9ra, www.bilbao.eus-en.

Hauek dira 6 kartel finalistak:

  1. QUE VIVA LA CALLE
  2. UN JUICIO CON SORPRESA
  3. INAUTERI KOPLAK KANTARI
  4. JAUZI HIRUKOITZA
  5. VOLANDO VOY
  6. TODOS SOMOS SARDINAS

Hala erabaki du epaimahaiak. Hauek dira kideak: Itziar UrtasunJaietako Batzorde Mistoko presidente eta Jaietako zinegotzia; Asier Abaunza eta Xabier Jimenez, zinegotziak; Irati Cifuentes, Bilboko Konpartsen ordezkaria; Helena López, Uribitarte40 aretoko arduraduna; Sandra Atutxa, kazetaria; Maylin Vergara, ekintzailea eta emakume migratuen hazkunde pertsonalerako eta ekintzaletzarako orientatzailea; Teresa Azkona, Triángulo Publicidad-eko Arte Zuzendaria eta Gemma Martínez, aktore eta zuzendaria.

Obra finalisten hautaketan, epaimahaiak kontuan hartu ditu bai kartela egiteko orduan erakutsitako kalitate teknikoa bai gaien barietatea. Kartel horiek 185 lanen artean hautatu dituzte. Jatorriari dagokionez, 43 Bilbokoak dira, 56 Euskadikoak, 72 Estatukoak eta 12 beste herrialdetakoak (Frantzia, Alemania, Ekuador, Kuba, Txile, Argentina, Mexiko, Kolonbia eta Dominikar Errepublika).

BOTOA EMATEKO EPEAK ETA SISTEMA

Herritarrek kartel irabazlea hautatzen parte hartu ahal izango dute. Botoa otsailaren 3tik 9arte eman ahal izango dute bi modutan:

Bertatik bertara, Abandoko udaltegira (Barrainkua kalea, 5) joanda. Udaltegian, izan ere, kartel finalistak erakusgai egongo dira, harik eta hautaketa amaitu arte. Parte hartzeko ordutegia, berriz hau izango da: astelehenetik barikura, 8:30etik 14:00etara eta 16:00etatik 21:30era.

Online, www.bilbao.eus bidez.

Botoa emateko, nortasuna egiaztatzen duen agiriren bat aurkeztu beharko da, hala nola NANa, gidatzeko baimena edo antzekoren bat.

Epaimahaiak ere egingo du bozketa. Hiru bozketak batuta puntuaziorik handiena lortzen duen kartela hautatuko da; bozketa bakoitzaren balioa, ehunekotan, berbera izango da (% 33,3). Horrela, herri-bozketa izango da pisu handiena izango duena, hain zuzen ere online botoen (% 33,3) eta boto presentzialen (% 33,3) baturarekin.

Obra irabazlearen egileak 2.000 euroko saria jasoko du, eta otsailaren 13an aurkeztuko da obra prentsaurreko batean, Bilboko Udaletxean.

bilbao.eus

Laburrean

  • Mota Jaiak
  • Data 2025(e)ko otsailaren 27(e)tik 2025(e)ko martxoaren 4(e)ra
  • LekuaBilbao
  • Ikusi agenda Bilbao

Non