Donostiako Inauteriak 2025: egitaraua

Donostia-San Sebastián 2025(e)ko otsailaren 27(e)tik 2025(e)ko martxoaren 4(e)ra
  • Donostiako Inauteriak 2025: egitaraua

Donostiako 2025eko Inauteriak otsailaren 27tik martxoaren 3ra ospatuko dira. Inauteri hauetan, elkarrekin ibiltzen dira Konpartsa Historikoak, Euskal Inauteri tradizionala eta konpartsa garaikideagoak.

1814ko lehen konpartsak ikasle, lagun eta artisauen taldeekin osatzen ziren, eta Sarriegik eta Etxagaraik osatutako melodia eta letra propioak zituzten, besteak beste.

1882an, Inauteriak beste aldi bati ekin zion, aldaketa nabarmenak eginez antolakuntzan. 1900ean, arrasto sakona uzten hasi zen bere ikusgarritasunari esker, eta are Veneziako Inauteriekin ere konparatu zuten. Urte hartantxe, Raimundo Sarriegik bi lan konposatu zituen Inauterietarako: Mariscos en tierra eta Lamentos de un chipirón.

Gorabeherekin bada ere, festak aurrera egitea lortu zuen, baina 1924an jokoa debekatu zuten, desagertu egin zen Inauteriak kaleetan ospatzeko zegoen tolerantzia, eta festa arlo pribatura mugatu zuten.

1978an, Turismo Ekintzetxea Inauterien tradizioa berreskuratzen hasi zen, hiriko zenbait elkarte eta aisialdiko talderen laguntzaz. Harrezkero, Momo Jainkoa da pertsonaia nagusia, eta haren etorrerak milaka lagun pozten ditu, eta dantzan jartzen txaranga eta konpartsen doinupean.

 

Laburrean

  • Mota Jaiak
  • Data 2025(e)ko otsailaren 27(e)tik 2025(e)ko martxoaren 4(e)ra
  • LekuaDonostia-San Sebastián
  • Ikusi agenda Donostia-San Sebastián

Non