Tailer honek kontakizun komun batean inspiratutako artefaktuak sortzera gonbidatzen du, espazio oniriko bat irudikatzeko asmoz, non gorpuztasuna eta identitatea eraldatu eta larru berriak sortzen diren, fantasiazko eta esperimentazioko espazio bat sortuz. Irudiak, ehunak eta eskulturak ebakitzeko eta muntatzeko teknikak aztertuko dira.
Partekatutakotik abiatuta, banakako eta taldeko proposamenak egingo dira erakusketa-espazioan agertoki bat eraikitzeko, non pieza bakoitzak bere esentzia propioa izango duen. Hitzak irudikapen bisual eta tridimentsional bihurtuko dira, fikzioa eta materiala “beste gorputz batzuekin izan, beste gorputz batzuekin eraldatu” pertzepzioaren pean lotuz.
Itxiera gisa, prozesu osoa irudi finkoetan eta mugimenduan erregistratuko da, eta irudi horiek erakusketaren parte izango dira. Azken emaitza martxoaren 20an aurkeztuko da, 19:00etan, Uribitarte40 aretoan. Bertan, parte-hartzaileek euren lankidetzaren emaitza ikusi ahal izango dute.
Tailerraren etapak
Nola eraiki imajinario hori, kontakizun partekatu hori?
Gorputzetik objektuak eta artefaktuak sortzea.
Eraldatu, desiratu, fantasiatu.
Kolektiboan bizitzea eta elkarri eragitea.
Metodologia
– 1. eguna: iruditik
– 2. eguna: gorputzetik
– 3. eguna: ekintzatik aurrera
INFORMAZIO PRAKTIKOA
Otsailaren 21ean jakinaraziko da hautatutako pertsonen zerrenda.