Irungo Inauteriak 2025: egitaraua

Irun 2025(e)ko otsailaren 27(e)tik 2025(e)ko martxoaren 4(e)ra
  • Irungo Inauteriak 2025: egitaraua

Irungo 2025eko Inauteriak otsailaren 27tik martxoaren 4ra ospatuko dira. Irungo Udalak 2024ko IRUNGO INAUTERIETAKO kartela aukeratzeko lehiaketarako deialdia egin du.

- Edozeinek parte hartu ahalko du lehiaketan.

- Lan bakarra aurkeztuko du lehiakide bakoitzak.

EZAUGARRIAK ETA BALDINTZAK

- Paper euskarria: lanek 70 x 50 cm-ko gehi 3 mm-ko koska-marka (lau aldeetako bakoitzean ebakitzen den irudiaren zatia) tamaina izan beharko dute formatu bertikalean.

- Lanak muntatu behar dira kartelaren neurri bereko euskarri zurrun baten gainean.

- Lanak egilearen jatorrikoak izan beharko dute, eta ezin dira izan lehiaketa honetan aurreko urteetan sarituak.

- Aurkezteko lekua: Amaia KZ (Lopez Becerra kaleko sarreran), asteartetik larunbatera, 18:00etatik 21:00etara, eta igandeetan, 11:30etik 13:30era (astelehenetan itxita). Bidalketa posta bidez eginez gero, kartela 2025eko urtarrilaren 12rako egon beharko da Amaia KZn.

- Identifikazioa: lanak goiburua dutela eta egilearen izenperik gabe aurkeztu beharko dira. Goiburu hori bera daraman gutun-azal itxi batean datuak sartu behar dira egilea nor den jakiteko, telefono zenbakia, helbidea eta NANaren zenbakia adieraziz.

- Kartela iragartzeko testua honako hau izango da:
IRUNGO INAUTERIAK 2025 CARNAVALES DE IRUN
Otsailak 27 febrero-Martxoak 4 marzo

- Parte-hartzaileak irudi korporatiboa sartu beharko du. Kontsultatu: http://www.irun.org/imagcorp/default.htm
Irungo Udalak kartel saritu originalean agertzen den armarria aldatzeko edo ordezkatzeko eskubidea dauka, baita behin betiko konposizioan armariaren kokapena aldatzekoa ere.

SARIAK

- 600,00 euroko sari nagusia emango da eta 200,00 euroko akzesit bat. Sariak ez dira bateragarriak izango. Sarien zenbatekoei PFEZren atxikipena aplikatuko zaie, indarrean dagoen legeak agintzen duen bezala.

- Aurkezteko epea: 2024ko abenduaren 26tik 2025eko urtarrilaren 12ra (biak barne).

EPAIMAHIA ETA HAUTAKETA

- Epaimahaia Irungo Inauterietan parte hartzen duten konpartsetako ordezkariek (ordezkari bana) osatuko dute.

- Kartel irabazlea hautatzea: Epaimahaia 2025eko urtarrilaren 22an bilduko da, 19:00etan, AMAIA KZn, eta lehenengo saria eta akzesit hautatuko ditu.

LAN IRABAZLEA

- Kartel irabazlea Irungo Udalaren jabetzakoa izatera igaroko da.

- Bai irabazleak bai accesitak kartel-irudia udalera bidali beharko dute euskarri informatikoaz (JPG edo PDF) bi erresoluziotan: bata 300 ppp-koa 70x50 cm-ko tamainan inprentara bidaltzeko, eta bestea erresoluzio baxuagoan webgunerako. Udala dagozkion egileekin harremanetan jarriko da bidalketa informatikoari buruzko argibideak emateko.

ERAKUSKETA

- Lanak jendaurrean ikusgai jarri ahal izango dira, eta Epaimahaiak eskumena izango du, bere iritziz eta leku-arrazoiagatik AMAIA KZn erakustea zeintzuk merezi duten erabakitzeko. Erakusketa AMAIA KZan, kartel finalistak hautatzen direnetik 2025eko martxoaren 15era arte izango da.

- Erakusketa AMAIA KZan, 2025eko otsailaren 18tik martxoaren 4ra arte izango da (biak barne)

- AMAIA KZan jaso ahal izango dira lehiaketara aurkeztu eta saria irabazi ez duten lanak, 2025eko martxoaren 15etik 25ra bitartean, 18:00etatik 21:00etara. Data hori igarotakoan, Udalak nahi duen bezala erabili ahal izango ditu jaso ez diren kartelak. Udalak ez du bere gain hartuko aurkeztutako materialak garraiatzean, manipulatzean, ikusgai jartzean, biltegiratzean edota antzekoetan izan ditzaketen kalteen erantzukizunik.

 

irun.org

Laburrean

  • Mota Jaiak
  • Data 2025(e)ko otsailaren 27(e)tik 2025(e)ko martxoaren 4(e)ra
  • LekuaIrun
  • Ikusi agenda Irun

Non