"DREI MEISTER – DREI WERKE / HIRU MAISU – HIRU LAN GEORGE"

Bilbao 2025(e)ko otsailaren 28(e)tik 2025(e)ko martxoaren 1(e)ra
  • "DREI MEISTER – DREI WERKE / HIRU MAISU – HIRU LAN GEORGE"

Alemaniatik munduko ballet-konpainiarik handienetako bat heldu da: Ballett am Rhein Düsseldorf Duisburg. Raphaël Coumes-Marquet balletaren zuzendariak eta Bridget Breiner koreografo-buruak 2024ko udatik elkarrekin zuzendutako taldea Bilbon izango da Drei Meister – Drei Werke (Hiru maisu – Hiru lan) izeneko programa hirukoitzarekin. Izenak adierazten duenez, nazioarteko izen handiko hiru koreograforen beste horrenbeste pieza eskainiko dituzte.

Lehenengo koreografia George Balanchineren Rubies da, odol gorri koloreko harribitxi horren esentzia adierazten duena. Dantzariak kementsu mugitzen dira agertokian zehar, Stravinskyren piano eta orkestrarako capriccioaren erritmoan. Balanchinek jauzi konplexuak eta hanka-puntetako dantza trebeki uztartzen ditu jazz-mugimenduekin, Broadwayko agertokietan ikus daitezkeenen antzekoekin. Eskarlatazko kaleidoskopio-irudiek dantzaren indar energetikoa ospatzen dute.

Bigarren pieza Visiones fugitivas da, Hans van Manenek 1990ean sortua, Sergei Prokofieven musika homonimoa oinarri hartuta. Harmoniaz eta dinamismoz beteriko pieza da, harrigarria eta liluragarria, eta mugimenduek eta musikak bat egiten dute dantzaren arte iragankor eta erakargarrian. Hunkitzen eta inspiratzen duen koreografia da, genero-bereizketarik egiten ez duena eta, une batez, inguratzen gaituen mundua ahantzarazten diguna.

Azkenik, William Forsytheren Enemigo en la Figura lanarekin amaituko da gaua. Frenesiaren eta lasaitasunaren artean mugitzen da, eremu ilun eta misteriotsuaren artean, musikaren erritmo pultsatzaileari jarraikiz. Argiak, dantza-mugimenduekin batera koreografiaren parte denak, espazioa leherrarazi edo uzkurtu egiten du; dantzariak iluntasunetik agerrarazten ditu, eta eutsi ezinezko erakarpena sortzen du. Argiaren eta iluntasunaren esplorazio horren erdian gizabanakoa dago. Lan honek, bere urgentzia eta estetika erradikalarekin, ez du modernotasunetik ezer galdu. 

BALLETT AM RHEIN DÜSSELDORF DUISBURG
Ballet-zuzendaria: Raphaël Coumes-Marquet.
Koreografo-burua: Bridget Breiner.
Biraren managementa: Mondigromax -cultivos de cultura.

RUBIES
Koreografia: George Balanchine.
Musika: Igor Stravinsky.
Pianorako eta orkestrarako capriccioa (1929).
1. Presto, 2. Andante rapsodico 3. Allegro capriccioso ma tempo giusto .
Eszenografia: Pepe Leal.
Jantziak: Karinska.
Koreografiaren entseguak eta muntaia: Nanette Glushak.
15 dantzarirentzat.
VISIONS FUGITIVES
Koreografia: Hans van Manen.
Musika: Sergei Prokofiev.
Visions Fugitives op. 22 (1917), jatorrian soilik pianorako piezak, Rudolf Barschairen hari-instrumentuetarako moldaketekin (1963) .
Jantziak eta eszenografia: Keso Dekker.
Argiak: Joop Caboort.
Koreografiaren entseguak eta muntaia: Nancy Euverink.
6 dantzarirentzat.

ENEMY IN THE FIGURE
Koreografia: William Forsythe.
Musika: Thom Willems.
Jantziak, eszenografia eta argiak: William Forsythe.
Eszena eta argiak gainbegiratzea: Tanja Rühl.
Koreografiaren entseguak eta muntaia: Thomas McManus eta Ana Catalina Román.
11 dantzarirentzat.

Laburrean

  • Mota Dantza
  • KonpainiaBALLETT AM RHEIN
  • Data 2025(e)ko otsailaren 28(e)tik 2025(e)ko martxoaren 1(e)ra
  • Ordutegia19:30 (ostirala) + 19:00 (larunbata)
  • Lekua Arriaga Antzokia
    Arriaga plaza, 1
    Bilbao
  • Zenbatekoa22-45€
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Web Arriaga Antzokia

Non