Lekeitioren 700. urteurrena: "Lekeitio bat komikieraz"

Lekeitio 2025(e)ko Otsailak 28
  • Lekeitioren 700. urteurrena: "Lekeitio bat komikieraz"

Lekeitioren 700. urteurreneko egitarauaren barne.

Joseba Larratxe marrazkilariak eta, Harkaitz Cano eta Unai Iturriaga gidoilariek 2022an aurkeztu zuten Ni ez naiz MIKEL LABOA (Elkar) komikia.

Euskal Herriko artistarik miretsi eta maiteenetako bat paperera eramateak poz adina buruhauste sortu zizkien: nola kabituarazi halako artista eta pertsona poliedrikoa ziento bat orrialdetan? Ohiko biografia bat egin? Fikzioa erabiltzeko libre sentitu? Sartzen da Lekeitio bat komiki batean? Berbaldi honetan komikia osatzeko prozesuaz, kanpoan geratutako ideiez, argitaratu osteko oihartzunez eta beste zenbait konturi buruz arituko dira Larratxe, Cano eta Iturriaga, Gaizka Sarasola musikariaren laguntzarekin. Libre, Lekeitio batean bezala.


Laburrean

  • Mota Bestelakoa
  • Data 2025(e)ko Otsailak 28
  • Ordutegia19:00
  • LekuaKultur Etxea
    Lekeitio
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaEuskara
  • Ikusi agenda Lekeitio

Non