Paskal (teklatuak, sintetizadoreak, baxua), Julen (bateria, sintetizadoreak, koruak), Sara (teklatuak, ahotsa), Mikel (gitarra)
Sara, Julen eta Paskalen eskutik 2020an sortutako talde donostiarra da Merina Gris. 2022an Zerua Orain lehen diskoa kaleratu zuten, eta ordutik prentsaren eta publikoaren aintzatespena irabazi dute, Espainiako esparru eta jaialdi onenetan kontzertuak eman dituzte, eta Europako hainbat herrialdetara eraman dute beren musika.
Orain, Merina Grisek ZULOA disko berria aurkeztuko du. Giro eder eta malenkoniatsua, hamar katebegi distiratsuz osaturiko lepokoa, zeini heldu bai zerbaitek sufriarazten gaituenean, bai zerbaitek salbatzen gaituenean. ZULOAk babesleku ilun eta ezkutaleku gisa balio du minari aurrez aurre begiratzeko, doluaren angelu guztiez arduratzeko; baita ihes egiteko puntu gisa ere, kanpotik iristen zaizkigun argi-izpien atzetik joateko. Ekoizpenaz taldea bera arduratu da, JEWLNren zuzendaritzapean, eta Ed is Dead ekoizle madrildarrak lagundu die nahasketan eta masteringean.