"Ai dantzari handia... Nor izango ote da gaurko ikusle ausarta? Zer da gure musika zuen dantza gabe? Musikariontzat hori bai bakardade. Esaldi horiekin hasten da Mielotxin folk taldearen kontzertua, haien bidez gogoeta eragiteko gugan. Gure plazak betiegon dira musikaz beteak: txistua, gaita, akordeoia... Doinu tradizionalekin jarri gaituzte dantzan: jota, arin-arina, zortzikoa, mutildantzak edo jauziak... Alabaina, gaur egun, gero eta gutxiago dantzatzen da instrumentu horien ariora, eta jarrera geldia dugu, sare sozialetan gertatzen denaren antzera, hau da, ikusle eta behatzaile hutsak gara. Mielotxinek, Hutsun txalapartarekin eta Lauarin taldearekin batera, “Dantzari Ausarta' ekarriko digu eta gure eskuetan uzten du zer izan nahi dugun; ikusle edo dantzari."
Fitxa artistikoa: