Garraxi mutuak, ixiltasun dantzatuak
2025eko martxoan aurkeztuko den dantza lan hau, "Herri Gogoa", euskal herriko lehen zigilu diskografikoan islatutako mugimendu kultural abangoardista berrinterpretatzeko bultzada gisa sortu da. Zentsura zela eta, zigilu hori inoiz ofizialki existitu ez bazen ere, berrehun diskotik gora argitaratzea lortu zuen, euskal kultura biziberritu eta berritzeko helburuarekin.
“OTS” dantza garaikideko lan soila baino gehiago da. Jone San Martinek, nazioarteko ospea duen dantzari eta sortzaile donostiarrak, sortutako koreografiak oroitzapenak asetzea, harritzea, gogora ekartzea eta, batez ere, mugimendu hark herri-kontzientzia bultzatzeko eta artea herriari hurbiltzeko izan zuen beharra transmititzea du helburutzat. Beste legatu baten gainean eraikitako ondarea…
Fitxa artistikoa: