Robin Torres ‘Hija de la Luna – El mejor homenaje a Mecano del mundo’ lanaren protagonista da. ‘Descanso dominical’ lanari, Mecanoren diskorik salduenta eta Estatu mailan milio bat kopia baino gehiago saldu zituen historiako lehen albumari, egiten zaio omenaldia ekitaldi honetan. Ikuskizunak Madrilgo hirutearen momentu nabarmenak irudikatzen ditu. ‘Mujer contra mujer’, ‘Un año más’ eta ‘La fuerza del destino’ bezalako abestiak Espainako oroimen kolektiboan bere lekua irabazi zuten garaiara bidaitzen duen kontzertua.
Ana Torroja eta Cano anaien bosgarren lanak, 1988ko maiatzean estudioan grabatutako albuma, tekno-poparen legenda bihurtu zuen Mecano. Muntaia Bilboko Kongresu eta Musika Jauregira itzuliko da koreografia eta jantzi berrituekin, eszenografia bikainarekin, eszenaratze ikusgarriarekin. Zazpi urteko biraren ostean, belaunaldien arteko arrakasta berretsi du orain arte eskainitako 300 kontzertu baino gehiagotan.