Lakarri eta Altzaiko gazteek bultzatuta, igandean, urtarrilak 12, hasiko dira aurengo maskaradak, Zuberoan. Guztira, hamabi emanaldi egingo dituzte martxoaren 30era arte, Lakarri-Arhane-Sarrikotagainen hasi eta Altzai-Altzabeheti-Zunharretan bukatuta, Euskal Kultur Erakundeak jasotzen duenez.
Zita hauek jarri dituzte, datozen hiru hiletako larunbat-igandeetan, lakarrar eta altzaiar gazteek:
Dantza eta predikua uztartzen ditu maskaradak, eta bi talde aritzen dira: gorriak, gathuzain eta zamalzain dantzari trebea tartean, eta beltzak, basati eta bortitzagoak. Hiru zati ditu: barrikaden haustea, ofizioak eta jolasak.
Iaz Pagolako gazteek antolatu zituzten maskaradak, eta, aurreko urtean Mauleko gazteen eskutik bezala, ez zen buhamerik izan pertsonaien artean, antolatzaileek uste baitute kutsu arrazista duela pertsonaiak.