Joxan Goikoetxeak Xabier Leteren omenez idatzitako oratorio sinfoniko-koralaren izenburua da Hesia urraturik. Duela bi urte, gure foyer gunean, ganbera-bertsio bat entzun ahal izan genuen, eta, orain, agertokian eskainiko dugu pieza hau, bere distira osoan.
Joxan Goikoetxea musikaria eta Lete lagun handiak ziren, eta sarritan jardun zuten lankidetzan. Oraingoan, musika-ideia horretatik abiatuz, Oiartzungo poetaren testu- eta melodia-sorta zaindu bat berreraiki du. Hamahiru zati ditu oratorioak eta bultzatzen gaitu bere kezka eta zalantza existentzialistak —grina, fedea, aberria, nostalgia, maitasuna, elkartasuna, berradiskidetzea, erredentzioa, itxaropena…— hain sakonki adierazten asmatu zuen artista handi haren pentsaera eta imajinario filosofiko-estetikoa gogoratzera eta aztertzera.
Proiektu honek Landarbaso Abesbatzako zuzendari Iñaki Tolaretxipiren bultzada du; izan ere, Goikoetxeak abesbatza horrekin kolaboratu du azken urteotan. Horren adibide dugu duela lauzpabost urte Leteren heriotzaren hamargarren urteurrenean sortutako lan hau, iritzirik urteurren hori artistaren ondarea estreinatzeko eta zabaltzeko aukera egokia zela. Arriaga antzokiko agertokiak, azken batean, euskal sortzaile unibertsal handienetako bat omentzeko emanaldi oso berezi bat hartuko du.
Akordeoia: Joxan Goikoetxea.
Biolina: Xabier de Felipe.
Biolina: Mikel Ibañez.
Biolontxeloa: Jon Larraz.
Perkusioa: Igor Arostegi.
Perkusioa: Gorka Catediano.
Tenorra: Beñat Egiarte.
Sopranoa: Klara Mendizabal.
Landarbaso Abesbatza.
Zuzendaria: Iñaki Tolaretxipi.