Astearteetan zinemafeminista: "Las buenas compañías"

Arrigorriaga 2025(e)ko Martxoak 4
  • Astearteetan zinemafeminista: "Las buenas compañías"

1977ko uda. Beak 16 urte ditu eta herrialdean zehar dabiltzan aldaketa-giroarekin bat egiten du; emakume-talde batekin lan egiten du kausa feminista ikusarazteko eta abortatzen laguntzeko, baldintza duinetan. Odolean sentitzen duen errebeldia ustekabeko sentimendu batekin nahastuko da, bere bizitza hankaz gora jarriko duena: bera baino zaharragoa den eta familia oneko neska batez maiteminduko da. Ez du susmatzen neska enigmatiko honek, Mirenek, sekretu bat gordetzen duela, eta sekretu horrek helduen mundu mingarrian sartu beharko duela Bea.

Fitxa teknikoa

  • ZUZENDARITZA:  Silvia Munt
  • GIDOIA: Jorge Gil Munarriz eta Sílvia Munt (benetako gertaeretan inspiratua)
  • EKOIZPENA: Oberon Media, Irusoin, En la forntera AIE, Manny Films, La Fidèle Production
  • ZUZENDARITZA FOTOGRAFIKOA: Gorka Gómez Andreu
  • MUSIKA: Jimmy Bidaurreta
  • IRAUPENA: 95 minutu
  • HIZKUNTZA: Gaztelera

Silvia munt

Aktore gisa ibilbide luzea egin ondoren, non berrogeita hamar film baino gehiagotan parte hartu duen eta, besteak beste, 2001ean Alas de mariposa filmean egindako lanagatik Goya saria jaso duen, bere ibilbideari bira bat ematen dio, batez ere fikziozko filmen, dokumentalen eta antzerkiaren zuzendaritzan jardunez. Telebistarako filmen errealizadore gisa, zortzi film zuzendu ditu, eta horiek ere idatzi ditu. Bere azkena J.M. de Sagarraren Vida pri ada lanaren egokitzapena da, bi kapituluko serie txikia.


Laburrean

  • Mota Zinema eta ikus-entzunezkoak
  • Data 2025(e)ko Martxoak 4
  • Ordutegia18:30
  • LekuaLonbo Aretoa
    Urgoiti Pasealekua, 3
    Arrigorriaga
    Web
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaElebietan
  • Ikusi agenda Lonbo Aretoa, Arrigorriaga

Non